Pribatutasun-gidalerroak

 

GALEA HOMEn garrantzi handia ematen diogu bezeroek eta erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak babesteari eta haien segurtasuna bermatzeari. Pribatutasun-politika hau irakurtzea gomendatzen dizugu.


www.galeahome.com webgunean sartzen zarenean, erabiltzaile bihurtzen zara. Gure produktuak webgunean edo gure dendetako batean erosten dituzunean, bezero bihurtzen zara. Pribatutasun-politika honek, lege-oharrak, salmenta-baldintza orokorrek eta cookieen politikak arautzen dituzte www.galeahome.com webgunearen erabilera, GALEA HOME S.L.U. enpresak erabiltzaile eta bezeroekin duen harremana eta, hala dagokionean, Galea Home markako produktuen lineako erosketa. Politika honetan azaltzen dugu nola tratatzen dituen GALEA HOME S.L.U. enpresak erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalak.


GALEA HOMEk bermatzen du datu pertsonalak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko Espainiako legeriaren (LSSICE) arabera tratatuko dituela. Jarraian azaltzen dugu nola.

 

 

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?


GALEA HOME S.L.U.
Av. de los Chopos, 81
48991 Getxo, Espainia
Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) B-95945523
Helbide elektronikoa info@galeahome.com
Jarri gurekin harremanetan WhatsApp bidez

 

 

Nola biltzen ditugu datu pertsonalak?


Zure borondatez ematen dizkiguzu datuak. Eskatutako daturen bat ematen ez badiguzu, baliteke datu hori behar duen zerbitzua ezin erabiltzea edo lineako dendan ezin erostea. Datuak eskatzen dizkizugunean, zein diren nahitaezkoak eta zein aukerakoak adierazten dizugu.


Erabiltzaileek eta bezeroek beren borondatez emandako datuak


Webgunean eta lineako dendan. Datu pertsonalak eman diezazkigukezu webgunean nabigatzean, bezero edo gonbidatu gisa eskaera bat egitean, lehiaketa, zozketa edo sustapen batean parte hartzean, bezeroarentzako arreta-zerbitzura iruzkin, galdera edo erreklamazio batekin jotzean edo posta elektronikoz nahiz arruntez idaztean. Halaber, datuak ematen dizkiguzu produktuei, denda berrien irekierari, likidazio-azokei, ekitaldiei edo sustapenei buruzko buletinak jasotzeko izena ematean, edo lanpostu baterako nahiz gure taldean sartzeko curriculuma bidaltzean.


Gure dendetan eta ekitaldietan. Datu pertsonalak eman diezazkigukezu saltoki batean bezero-fitxa betetzean, gure produktuak erostean edo likidazio-azoketara etortzean.


Webgunean edo lineako dendan nabigatzean sortzen diren datuak. Algoritmoak erabiltzen ditugu, besteak beste, erosketen erregistroak eta historia, produktu jakin batzuekiko interesa, gustuak, sustapenak eta webguneko nabigazioa aztertzeko.



Zer datu pertsonal tratatzen ditugu?


Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak


Datu horiek GALEA HOME S.L.U. enpresari ematen dizkiozu www.galeahome.com webgunean gonbidatu edo bezero gisa erregistratzen zarenean, bezero-fitxa betetzen duzunean edo gurekin harremanetan jartzen zarenean. Besteak beste, izen-abizenak, jaioteguna, herrialdea, helbidea, entrega-helbidea, helbide elektronikoa eta telefono finkoaren nahiz mugikorraren zenbakiak izan daitezke. Zure galderei erantzuteko edo eskaerak bideratzeko behar ditugun bestelako datuak ere eska diezazkizukegu.


Ordainketei, fakturazioari eta salmentei buruzko informazioa


Gure produktuak erosten dituzunean ematen dizkiguzu datu horiek. Adibidez, erabilitako ordainbidea (kreditu- edo zordunketa-txartela), aukeratutako bidalketa-modua, erositako produktuak, bidalketa- eta fakturazio-datuak, erosketa-lekua, lehentasunak, produktuen itzulketak eta diru-itzulketak.


Erabiltzaileek eta bezeroek gurekin duten harremanari eta haien lehentasunei buruzko informazioa


Zure gustuetara ondoen egokitzen diren produktuak zein diren jakiteko eta produktuak hobetzeko, GALEA HOME S.L.U. enpresak gustuei eta lehentasunei buruzko informazioa bildu, gorde eta tratatzen du, erosketen historia eta ohiturak barne. Adibidez, produktu bat «Nire gogokoak» atalean gehitzen duzunean edo nahi duzun hizkuntza hautatzen duzunean.


Gailuei eta webgunearen erabilerari buruzko informazioa


GALEA HOME S.L.U. enpresak webgunera sartzeko erabiltzen dituzun gailuei buruzko datuak biltzen eta tratatzen ditu. Besteak beste, ordenagailutik edo mugikorretik sartzen zaren, IP helbidea eta webgunea nola erabiltzen duzun.


Lan-ibilbidea eta curriculuma


Lanpostu bat eskatzen duzunean edo lanpostu huts baterako hautagaitza aurkezten duzunean, GALEA HOME S.L.U. enpresak ematen dizkiguzun datu pertsonalak, akademikoak, profesionalak, curriculumekoak eta harremanetarakoak biltzen eta tratatzen ditu. Biltzen ditugun datuak curriculumean jartzen dituzunak dira, hala nola aurreko lan-esperientzia, prestakuntza eta ikasketak.

 

 

Zertarako tratatzen ditugu datu pertsonalak?


Helburua mugatzeko printzipioari jarraituz, GALEA HOME S.L.U. enpresak helburu jakin, esplizitu eta legitimoetarako soilik biltzen ditu datu pertsonalak. Gero ere ez ditu helburu horiekin bateraezina den moduan tratatuko. Hauek dira helburuak.


    • Gure produktuen erosketa kudeatzeko eta gauzatzeko. Oinarrizko datu pertsonalak eta harremanetarakoak, erosketei, ordainketei eta salmentei buruzko informazioa eta helburu hori betetzeko ezinbestekoak diren gainerako datuak erabiltzen ditugu.


    • Erosketak kudeatzen eta izapidetzen ditugu, administrazioko eta kontabilitateko lanak egiten ditugu, eta erosketa-prozesuko gorabeherak eta galderak artatzen ditugu. Produktuen itzulketak, erreklamazioak, erosketan atzera egiteko eskaerak eta bermeak ere kudeatzen ditugu. Eskaera kudeatzean edo entregatzean arazorik sortuz gero, bezeroarekin harremanetan jartzen gara.


    • Aplikatu beharreko legeek eta erregelamenduek ezarritako betebeharrak betetzeko. Harremanak irauten duen bitartean eta datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu, betiere legez aplikatzekoak diren preskripzio-epeak errespetatuz. Helburu horretarako behar diren datuak eman ezean, ezin izango dituzu gure produktuak erosi.


    • Eskatzen dizkiguzun zerbitzuak kudeatzeko eta emateko. Zure datu pertsonalak eta harremanetarakoak erabiltzen ditugu, baita zure eskaerari, galderari, zalantzari, kexari edo erreklamazioari erantzuteko eta jarraipena egiteko ezinbestekoak diren gainerako datuak ere. Harremanak irauten duen bitartean eta ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu datuak, betiere legez aplikatzekoak diren preskripzio-epeak errespetatuz. Beharrezko datuak eman ezean, ezin izango dugu eskatutako zerbitzua eman.


    • Erabiltzaile eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko


    • Produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eta buletinak bidaltzen ditugu, baita gure markaren inguruan antolatzen ditugun ekitaldietarako gonbidapenak ere. Sustapenak, deskontuak eta bestelako zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, eta lehiaketetan, zozketetan eta beste ekimen batzuetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zure beharrei eta lehentasunei jarraituz, gure zerbitzuen eta produktuen kalitatea eta eskaintza ebaluatu eta hobetzen ditugu, eta produktu eta zerbitzu berriak garatzen ditugu. Interesak, lehentasunak eta erabilera-joerak ere aztertzen ditugu, estatistikak eta azterlanak egiten ditugu, publizitate-estrategiak diseinatzen ditugu eta hartzaileak portaeraren arabera taldekatzen ditugu marketin-helburuetarako.


    • Berariazko baimena eman baduzu, GALEA HOME S.L.U. enpresak gure produktuei, sustapenei, lehiaketei eta likidazio-azokei buruzko merkataritza- eta marketin-komunikazioak bidal diezazkizuke. Posta arrunta eta telefonoa erabil ditzakegu, baita baliabide digitalak eta automatizatuak ere, hala nola posta elektronikoa, SMS mezuak, telefonoa eta beste kanal digital batzuk. Edonoiz eman dezakezu baja. Baja eskatzen duzun arte gordeko ditugu datuak, komunikazioak jasotzeko interesa izaten jarraitzen duzula ulertzen baitugu. Beharrezko datuak eman ezean, ezin izango dizugu gure berrikuntzen, sustapenen, zozketen eta ekitaldien berri eman.


    • Hautaketa-prozesuak kudeatzeko. Hautagaiek ematen dizkiguten datu pertsonalak erabiltzen ditugu haien interesekoak izan daitezkeen eta baldintzak betetzen dituzten hautaketa-prozesuen eta lan-eskaintzen berri emateko. GALEA HOME S.L.U. enpresak beharrezkotzat jotzen duen denboran gordeko ditu datuok, hautagaiaren gaitasunak eta kualifikazioak eta enpresaren kontratazio-beharrak aintzat hartuta, edo hautagaiak ezabatzeko eskatu arte.


 

 

Nori jakinarazten dizkiogu datuak?


Gure produktuak erosten dituzunean, baliteke zure datu pertsonal batzuk hirugarrenei jakinarazi behar izatea erosketa izapidetzeko eta kudeatzeko. Hona hemen adibide batzuk.


    • Baliteke zure harremanetarako edo entregako datuak garraio- edo mezularitza-enpresei jakinarazi behar izatea, GALEA HOME S.L.U. enpresan egindako erosketak izapidetu ahal izan ditzaten.


    • Baliteke zure datu pertsonalak, ordainbidearen datuak edo biak kreditu-txartelen enpresei, bankuei eta beste enpresa batzuei jakinarazi behar izatea, lineako dendako eragiketak izapidetu ahal izan ditzaten.



Indarreko araudiari jarraituz, GALEA HOME S.L.U. enpresak ezinbestekoak diren bezeroen datu pertsonalak baino ez ditu jakinarazten. Hartzaileek produktuaren erosketa izapidetzeko eta kudeatzeko soilik trata ditzakete datu horiek.


Aurreko kasuetan izan ezik, GALEA HOME S.L.U. enpresak ez die hirugarrenei jakinarazten erabiltzaileek eta bezeroek webgunearen bidez ematen diguten informazio pertsonala, salbu eta indarreko legeriak, agindu judizial batek edo agintari eskudun batek hala eskatzen badu, edo zerbitzua emateko ezinbesteko datuak jakinarazi behar baditugu.

 

 

Zer eskubide dituzte erabiltzaileek eta bezeroek?

1. Datuak eskuratzeko eskubidea. GALEA HOME S.L.U. enpresak zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez baieztatzeko eskubidea duzu.

2. Datuen eramangarritasunerako eskubidea. GALEA HOME S.L.U. enpresak zure baimenean edo kontratu batean oinarrituta datu pertsonalak baliabide automatizatuen bidez tratatzen dituenean, datuen kopia formatu egituratu, erabilera arrunteko eta makinaz irakurtzeko moduko batean jasotzeko eskubidea duzu, baita kopia hori zuri edo hirugarren bati bidaltzeko eskatzekoa ere. Zuk emandako datu pertsonalak soilik jasoko ditu kopiak.

3. Datuak zuzentzeko eskubidea. Zuri buruzko datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea duzu. Gure lineako dendan kontua baduzu, bertan alda ditzakezu zure datu pertsonalak.

4. Datuak ezabatzeko eskubidea edo ahaztua izateko eskubidea. Edonoiz eska dezakezu GALEA HOME S.L.U. enpresak tratatzen dituen zure datu pertsonalak ezabatzeko, honako kasu hauetan izan ezik: eskaera bat osorik edo zati batean entregatzeko badago, GALEA HOME S.L.U. enpresarekin ordaintzeke duzun zor bat baduzu, edo bezeroarentzako arreta-zerbitzuak zure zalantza edo erreklamazio bat oraindik ebatzi ez badu. Erosketaren bat egin baduzu, eragiketari dagozkion datu pertsonalak gordeko ditugu, zerga- eta kontabilitate-araudia betetzeko.

5. Interes legitimoan oinarritutako tratamenduaren aurka egiteko eskubidea. GALEA HOME S.L.U. enpresaren interes legitimoan oinarritutako tratamenduaren aurka egin dezakezu. Datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta zure interes, eskubide eta askatasunen gainetik dauden ezinbesteko arrazoi legitimoak frogatzen baditugu, edo tratamendua beharrezkoa bada erreklamazioak aurkezteko, egikaritzeko edo defendatzeko.


Eskubide horiek erabiltzeko, idatzi GALEA HOME S.L.U. enpresari posta elektronikoz, info@galeahome.com helbidera, edo posta arruntez, helbide honetara: GALEA HOME S.L.U., Av. de los Chopos, 81, 48991 Getxo, Bizkaia.


    • Merkataritza- eta marketin-komunikazioak jasotzearen aurka egiteko eskubidea. Edonoiz eman dezakezu baja, GALEA HOME S.L.U. enpresak bidalitako komunikazio elektroniko bakoitzaren amaieran agertzen diren jarraibideak betez.


    • Kontrol-agintaritza batean erreklamazioa aurkezteko eskubidea. GALEA HOME S.L.U. enpresak zure datuak behar ez bezala tratatzen dituela iruditzen bazaizu, gurekin harremanetan jar zaitezke. Datuak babesteko agintaritza eskudunari erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere baduzu.


 

 

Pribatutasun-politikaren aldaketak


GALEA HOME S.L.U. enpresak pribatutasun-politika hau bere kabuz aldatzeko eskubidea gordetzen du, besteak beste, webgunean, datu pertsonalen tratamenduan edo tratamenduaren helburuetan aldaketak egiten badira, legeria aldatzen bada edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak nahiz arloko beste agintaritza batek irizpide berriak ezartzen baditu.


Horregatik, GALEA HOME S.L.U. enpresak gomendatzen dizu webgunean sartzen zarenean indarrean dagoen pribatutasun-politika arretaz irakurtzeko eta, betiere, erregistratu, harpidetu edo gure markako produkturen bat erosi aurretik irakurtzeko.


Harremanetarako


Pribatutasun-politika honi buruzko galderak badituzu, informazio gehiago nahi baduzu edo iradokizun edo erreklamazioren bat helarazi nahi badiguzu, idatzi GALEA HOME S.L.U. enpresari info@galeahome.com helbide elektronikora edo posta-helbide honetara: GALEA HOME S.L.U., Av. de los Chopos, 81, 48991 Getxo, Bizkaia.